Itsas uraza
Orri zeharrargiaren itxurazko bedarra, orlegi bizi kolorezkoa, zapore nabarmen eta freskoa, fina eta kartilaginotsua.
Bere ingurugiroan eskuz jasotako Ulva motako alga jangarriaz egindako produktua, tenperatura baxuan deshidratatuta, zatikatuta eta potetan sartuta.
Hidratatzeko, uretan sartu 10 minutuz; ura aldatu eta beste 5 minutuz utzi. Behin hidratatuta 6 aldiz haundiagotzen du bere pisua. Egosi nahi izanezkero, 10 minutuz. Labean eginda edota birrinduta ere erabil daiteke bizigarri gisa.
Kontsumoa: entsaladatan, txigortuta janaurreko gisa, sushi berdea egiteko, bai eta zopa, salda eta xukuak ere.