ZER DA ALGEI BURUZ EZ DAKIGUNA
-Propietate asko dituztela gastronomiarako-
Japon eta Asia inguruko herrialde batzutan izan ezik, leku gehienetan itsas bedarrak ez dira inoiz agertzen gure sukaldeetan. Gure sukaldaritzetan ez dira ezagutzen haien zapore, usain, kolore eta testurak. Eta hori, mota guztietako itsas bedarrak –gorrixka, orlegi eta nabarrak- geure itsas ertzetan bertan betidanik hazten diren arren. Irlanda eta Bretainian bakarrik dago usadiozko kontsumo,
Hiru modutara eros ditzakegu: freskoak, gazituak eta deshidratatuak.
-Alga freskoak, urte sasoiaren arabera lor ditzakegu mota ezberdinak, arrainak bezala. Potetan sartuz geroztik 10-15 egunetara iraungitzen dira.
-Alga gazituek, gatz motaren arabera, 5-8 hilabetetako iraungipena dute kontserbattuz geroztik.
-Alga deshidratatuak ura kendu eta 3 urte gehiagoz dira jateko onak.
Sukaldaritzarako modu askotara erabili ditzakegu algak: gordinak, frejituak, laban, lurrunetan edota egosiak,….entsaladatan, zopa eta saldatan, beste barazkirekin lagun, lekale, pasta edo arrosarekin, okela edo arrain gisatuen saltsatan, kroketak edo lasañak egiteko,…..bai eta goxokiak egiteko lodigarri gisa ere.
Itsak bedarrek bestelako dimentsioa ematen diote sukaldaritzari, zapore, usain, lurrin eta testura guztiz ezberdin eta bitxiak gozatzeko beste aukera bat.