ZER DAKIGU ALGEN GAINEAN?
-Algak jatea oso onuragarria dela osasunarentzat-
- Gure gorputzak behar dituen bitamina, minerala, aminoazido eta oligoelementoak ematen dizkigute.
- Ez dute ez gantzik ez azukrerik ere, baina zuntz asko bai, gehienbat urkor dena.
- Desintoxikatzeko ahalmen handia dute, gantza deseginez, odola alkalinizatuz eta metal astunak egotziz. Antioxidatzaileak ere dauzkate.
- Horregatik oso egokiak dira argaltzeko dietetarako zein mineral zehatz batzu eskatzen dituen dietetarako, bai eta beganoak, hipokalorikoak edota glutenik gabekoak direnetan ere.
- Salbuespen bakarra dago: bere kontsumoa ez da gomendagarria dira tiroidismo duten pertsonentzat, itsas bedar batzuk iodo asko daukate eta. Hala ta guztiz ere, iodo maila gutxitu egiten da algak egosi ondoren, bai eta brokoli, soja edo azalore antzeko barazkiekin batera jan ta gero ere. Jaki guziekin bezala, hobe neurritasunaz jan.